Kirol ohitura handia duen lurraldea izanik, hau izango da zuretzako kirol praktika berriak ezagutzeko aukerarik onena

 

Eskualdeak kirol eta aisialdirako jarduera ugari eskaintzen ditu. Argi dago zergatik gerturatzen diren munduko leku guztietatik.

Surfa tokiko kirol nagusienetakoa da. Hain zuzen, 50. Hamarkadan iritsi zen Surfa Miarritzera. Kanpinetik 20 minutura, dozena bat "spots de surf" aurkituko dituzu, gustu eta maila guztietarako.

Donibane Lohitzuneko hondartzak lasaiak dira, olatu handiekin. Bidartek eta Getariak Reef break-ak eskaintzen dituzte. Miarritzen, Frantziako surf aitzindaria den toki eder honetan, munduan zehar ospe handia duten Beach breakak aurkituko dituzu. Denok tauletara !!!

Eskualdean Golfa oso estimatua da, bere green-en edertasunagatik eta kalitateagatik. Zelai gehienak, Angelu eta Miarritzen kasuan bezala, leku bikainetan kokatuta daude, mendi eta ozeanoari begira.

Golfa praktikatzea erraztu egin da, eta klubek tarifa interesgarriak eskaintzen dituzte, kirol hau ikasi nahi duten guztientzako egokituak.

Baina indarberritzea eta suspertzea ere kirola da, eta lurralde honetan ospe handia dauka Termalismoak. Angelu, Miarritze eta Donibane Lohitzunen, talasoterapia zentro ugari daude, itsasoko ura eta bere apurrak, zure ongizatea lortzeko ederki aprobetxatzen dutenak. Etorri Bidartera erlaxatzera eta egin proba, goiz edo arratsalde batean, OYAMekin lankidetza duen Thalmar zentroa, kanpinetik 10 minutura.