Ipar Euskal Herrian kokatuta

 

Bidartetik gertu dago, Miarritze eta Donibane Lohitzunen artean. Jarraibideei kasu egin, edota zure ibilbidea prestatu!

Hona heldu:

Trenez: Miarritzeko Negresse geltokira heldu, gero taxia edo Chronoplus konpainiaren 12. zenbakia duen autobusa hartu.

Hegazkinez: Miarritzeko aireportura heldu eta hemen taxia edota Chronoplus konpainiaren C ibilbidea jarraitzen duen autobusa edo 12. zenbakia duena hartu.

A63 Autopistatik: 4. irteera (Miarritze-Bidarte). Bidesariaren ondoren, Bidarte Donibane Lohitzunera jo, 800 metro ibili ondoren, aurreneko errotondan (Jardiland) ezkerrera egin eta jarraitu "Oyam" Kanpineko kartelak (seinale urdinak). Ondoren, 300 metro beherantz egingo duzu, gero eskumara igo beste 200 metro, eta ondoren ezkerra. 50 metro egin ondoren izango duzu Kanpineko sarbidea.

GPS koordenadak : Latitudea: 43.43556: longitudea: -1.58276

Zure ibilbidea :

Google Maps joan »