Dok. eta FAQ informazioa

 

OYAM kanpinari buruz gehiago ikasteko, jaitsi ondorengo dokumentuak:

Kanpineko mapa

Izarpean erreserbatzeko formularioa (apartamentua)

Oyam ostatuetan erreserba egiteko formularioa (gainerako alokairuak)

Erreserbak egiteko baldintzak

Prozedimendu-arauak

Kanpinaren inguruko informazioa

OYAM Iban

IZAREPAN Iban

Non dago kokatuta?
Oyam kanpina Bidarten dago, Miarritzetik 5 kilometrotara eta Donibane Lohitzunetik 7ra. Herriaren erdigunea 900 metrotara dago eta Bidarteko hondartzak 1200 metrotara. Espainiako muga 20 kilometrotara dago.

Nola heldu gaitezke?

Garraiobide desberdinekin heldu zaitezke:

-trenez Biarritz-Parmeko geltokian jaitsiz eta gero taxia edo Chronoplus bus konpainiako 12 zenbakidun autobusa hartuz.

-hegazkinez Biarritz-Parmera helduz, eta gero taxia edo Chronoplus bus konpainiako 12 zenbakidun autobusa hartuz.

-Ibilgailuz: A63 autobidetik, Biarritz-Bidart 4. Irteera hartuz. Bidesariaren ondoren Bidart / Saint-Jean-de-Luz norabidea hartu, eta 800m ibili ondoren, errotonda batean (Jardiland ikusiko duzu) "Camping Oyam"eko seinaleak jarraitu (panel urdinak), 300 metro ibili ondoren, eskumara egin eta 200 metro ibili ondoren, ezkerrera, berriro ezkerreko bidea hartuz 50 metrotan kanpinerako sarbidea izango duzu.

Helbidea: Camping Oyam Rue d'Oyamburua 64210 Bidart / GPS Koordenadak : latitudea: 43.43556 : longitudea: -1.58276

Zer aurkituko duzu Kanpinean?

Oyam Kanpinak ur parkea dauka toboganekin, Oyam Kafe-snack, kirol-anitzetarako gunea, petankarako tokia, umeentzako jokoak, ping-pong mahaiak, garbigailu automatikoak....

Dendaren bat al dago Kanpinean?

Janaria erosteko denda bat dago herriaren erdian, kanpinetik 900 metrotara. Supermerkatu handi bat dago 3 kilometrotara..

Kanpineko harrera-lekua beti irekita al dago?
Harrera-lekua irekita dago astelehenetik igandera urtarriletik irailera. Ordutegia desberdina da hile eta garaiaren arabera.

Animaliak onartzen al dira?

Animaliak gure lagunak dira eta onartuta daude ostatu guztietan, 1. eta 2. kategorietakoan izan ezik. Animali guztiek dagozkien txertoak eta dagozkien identifikazioa izan behar dute Animaliak beti egon beharko dira lotuta, inoiz ez solte.

Kanpinean erreserba egiteko

Nola egin dezaket erreserba BIDARTEKO OYAM Kanpinean?

Web bidez egin dezakezu zure erreserba "Réservations" loturatik, webgune honetatik bertatik. Egonaldirako modulua aukeratu, egongo zaren datak markatu eta zure kreditu txartelarekin egin ahal izango duzu ordainketa.
Gainera, telefonoz edota mailez egin ahal izango duzu erreserba: 05.59.54.91.61 eta accueil@camping-oyam.com
Horrela, erreserba zerbitzuko pertsonek zure eskaera erregistratuko du. Erreserba egiteko, kontratua sinatuta, fidantzaren ordainketarekin itzuli beharko da, behin betikoa izateko.

Noiz egin beharko dut ordainketa?

Zure egonaldia hasi baino 30 egun lehenago egin behar da ordainketa osoa, kanpineko ostatuetan, eta heltzeko egunean bertan, apartamentuen kasuan. Zure erreserba 30 egun baino gutxiagotan egiten baduzu, kopuru osoa ordaindu beharko duzu. Erreserbaren konfirmazioa jasoko duzu e-mailez edo posta arruntez.

Depositurik egin behar al da?

Bai, 270€koa kanpinaren kasuan eta 380€koa IZARPEAN erresidentzian. Izena emateko orduan garantia honen ordainketa egin beharko duzu.

Posible al da gau baterako erreserbatzea?

Gutxienez bi gau pasatu behar dira kanpinean, eta uztail eta abuztu partean, gutxienez 7 gauetarako izan beharko da. Aukera daukazu, larunbata, igandea eta asteazkenetan heltzeko.

Nola egin dezaket ordainketa?

Kreditu txartelarekin, txekeekin, eskudirutan edota bankuko transferentziaren bitartez egin daiteke ordainketa.

Erreserba ezeztatzeko bermerik al dago?

Egun bakoitzeko bi euro ordainduz gero (3€ erresidentziaren kasuan) erreserba egiteko orduan. Erreserbaren barruan dauden pertsona guztiak jasotzen ditu garantia honek. Oso ondo irakurri erreserbaren baldintza guztiak mesedez.

Zure egonaldia Iparraldeko kanpinean

Zein ordutatik aurrera heldu gaitezke Kanpinera?

Zuk alokatutako ostatua 17:00etatik aurrera izango duzu prest. Gure gomendioa da harrera-lekura gerturatzea heldu bezain pronto, dena prest dagoela konfirmatzeko.

Zer egin behar dugu bulegoko ordutegitik kanpo heltzen bagara?

Jarri harremanetan gurekin 05.59.54.91.61 telefonoan edo mailez accueil@camping-oyam.com, jarraibideen inguruan informazioa emateko.

Zein ordutarako utzi behar dugu gure ostatua?

Kanpina utzi behar duzun eguneko 10:00etan libre gelditu behar da ostatua. Harrera-lekuko ordutegietatik kanpo utzi behar baduzu kanpina, aurretik abisatzea gomendatzen dizugu, tramiteak egin ahal izateko.

Izarak eraman behar al ditut?

Bururdia eta mantak hemen izango dituzu prest, baina izarak zuk ekarri beharko dituzu. Sukaldeko eta jantokiko trapu eta mahai-zapiak ez daude barne. Hemen aukera izango duzu bi zapi pare alokatzeko 10€ren truke. Erreserbatzea gomendatzen da.

Posible al da ume txikientzako materiala alokatzea?

Bai, sehaska, trona eta umeentzako bainuontzia daukagu: bakoitzeko 1,5€ gau bakoitzeko edota 4€ kit osoa gau bakoitzeko. Aurretik erreserbatzea gomendatzen dugu.

Bi kotxe ditugu, posible al da bigarren kotxe bat ostatuaren ondoan aparkatzea?

Aukera dago kotxe bat aparkatzeko ostatu bakoitzeko. Gainerako ibilgailuak kanpoan dagoen parkingean aparkatzeko aukera dago.

Beharrezkoa al da eskumuturra eramatea?

Bai, beharrezkoa da bezero guztientzako. Kanpinerako eta ur parkerako sarbidea kontrolatuta egongo da, bezeroak ez direnak sartu ez daitezen.

Interneterako sarbiderik al dago?

Bai, zure ostatutik aukera izango duzu konektatzeko, Harrera-lekuan eros ditzakezu Wifi txartelak.

Barbakoak egin ditzaket?

Bai, ikatzezko eta gas barbakoak baimenduta daude, elektrikoak berriz, ez.

Hondartzara oinez heldu naiteke?

Hondartza kanpinetik 1200 metrotara dago, eta oinez joan zaitezke. Kanpinetik ordu erdiro autobus txiki bat pasatzen da, Bidarteko erdigunera eta Bidarte, Miarritze eta Angeluko hondartza desberdinetara joateko