Euskal Herriko ur parkea

 

Iparraldean, 4 izarretako Oyam kanpinak ahaztu ezinezko momentuak eskainiko dizkizu 2500m²ko super ur-parkean.

Egunero dago zabalik, maiatzaren 1etik irailaren 27 arte, 10:00etatik 20:00ak arte.

Soilik gure bezeroek dute sarbide librea.

Igerilekuko animazioa:

Animazio taldeak uda partean aqua-gym saio desberdinak antolatzen ditu, nahi duzunean parte hartu eta zure bizilagunekin disfrutatzeko.

Udan, gau batzuetan, aukera izango ur-parkeaz disfrutatzeko.

Haur jolasak:

Txikiek primeran pasatzen dute txirristetan, ur-jauziekin, igerileku ondotik ibiliz... Kanpin batek behar dituen pizgarri guztiak izango dituzu gurekin.

Eta baita hauek ere:

Zure gozapenerako, OYAMek haurrentzako urmael igerilekua, ur-zurrustak... eskaintzen dizkizu. Gazte eta helduak poz-pozik izango dira.

Igeriketa klaseak (bakarrik uztaila eta abuztuan): Aukera dago klaseak jasotzeko, eta honetarako, onena da soroslearekin zuzenean hitz egitea, igandean izaten den ongietorri jaian.

Eskumuturrekoa

Zure erosotasuna eta segurtasuna bermatzeko, gure taldeak eskumuturra emango dio pertsona bakoitzari, egonaldi osoan zehar eramateko. Horrela, ur-parkean sartu ahal izango zara, eta beste inork erabiliko ez duela bermatzeko.