Euskal Kostaldean 4 izarretako zerbitzuak

 

Harrera-lekua

Irekita dago urtarriletik irailaren bukaera arte 7/7

Ordutegiak denboraldiaren araberakoak dira:

Urtarriletik iraila arte: 9:00-12:30 eta 14:00-18:00

Uztaila eta abuztuan:
Astelehenetik ostiralera: 8:30-12:30 eta 14:00-20:00
Asteburuetan: 8etatik 20etara atsedenik hartu gabe!

Eskumuturrekoa

Zure erosotasuna eta segurtasuna bermatzeko, gure taldeak eskumuturra emango dio pertsona bakoitzari, egonaldi osoan zehar eramateko.

Ingurugiroaren zaintza

Birziklatutako papera erabiltzen dugu eta papera ere birziklatzen dugu. Gure taldekideak ibilgailu elektrikoetan mugitzen dira.

Garbigailu eta lehorgailu zerbitzuak

Garbigailu eta lehorgailu gela daukagu zuretzako, eta fitxak harrera-lekuan eros daitezke (garbiketa-fitxa 4€ eta lehorgailu-fitxa 3€)

Harrera-lekuko erreserba zerbitzua:

Ohe-arropa: 10€ ohe bakoitzeko (20€ko depositoarekin)
Haurrarentzako kita: Sehaska, trona, umeentzako bainuontzia: elementu bakoitzeko 1,5€ edota 4,00€ kit osoa gau bakoitzeko.
Ile-lehorgailua, plantxa: 20€ko depositoa

Sarbide erraztua

Mugimendu-murritza duten pertsonentzako sarbidea dute gure instalazioek.

Wi-fi

Wi-fi konexioa dago kanpin osoan
Tarifak eta txartelak harrera-lekuan dituzu.

Telebista:

Guztientzako telebista Snack-bar tabernan daukazu eta ekitaldi garrantzitsuenak bertan ikusteko aukera izango duzu.

Hondartzetara joateko garraioa:

Kanpineko sarreran "navette"-aren geltokia dago. Ibilbidea eta ordutegia harrera-lekuan dituzu.

Erosketak:

Supermerkatuak kanpinetik 1,5 kmtara daude, eta kanpinetik 800 metrotara "VIVAL" denda duzu (7/7), Bidarteko plazan.

Segurtasun zerbitzua:

Segurtasun-taldea dago kanpinean, zure erosotasuna eta lasaitasuna bermatzeko (uztailean eta abuztuan).