Ipar Euskal Herrian, Miarritzetik gertu dagoen kanpina

 

Ongietorria

Oporrak eta ez beste ezer...

4 Izarretako AIROTEL OYAM Kanpinak besoak zabalik hartuko zaitu 2016 eko apirila 1tik irailaren 24 arte.

Ipar Euskal Herrian kokatuta, Bidarten dago, itsasoaren gainetik nabarmentzen da, Miarritzetik 3 kilometrotara, Getariatik (Guéthary) kilometro bakar batera eta Donibane Lohitzunetik 5 kilometrotara, AIROTEL Oyam kanpinak liluratu egingo zaitu, opor atseginak eta familiarrak eskainiko dizkizulako, giro ezin hobean.
Itsasotik oso gertu, Bidarteko hondartzetara erraz helduko zara kanpinetik, oinez edo autobusez (doakoa), eta aldi berean lasaitasuna izango da nagusi zure egonaldian.

Airotel Oyam kanpinean kirol instalazio ugari aurkituko dituzu. Klimatizatutako ur-parke berria, bere txirristekin, ur-jauziekin, ur-txorroekin eta haurrentzako igerilekuarekin, Euskal Herriko kanpin honek eskaintzen dizun gehigarria da. Honetaz aparte, ping-pong mahaiak, kirol anitzetarako zelaia eta petankara jolasteko pista ere izango dituzu zure eskura.

Bere ezaugarriengatik, Bidarteko Oyam kanpina familiari zuzendutako kanpina da, egunean zehar ondo pasatzeko eta animazio askorekin, eta gauez lasaia, ondo deskantsatzeko. Horrela, ingurune basotsu ezin hobea izango duzu zure oporretarako, oinez Bidarteko hondartzetatik 15 minutura, eta kotxez Miarritzeko hondartzetara beste horrenbeste.