Ipar Euskal Herriko mendietatik gertu dagoen Kanpina

 

Mendiak
Gure ostatuei izena emateko, gertu dauden mendien izenak aukeratu ditugu, Horrela, gure kanpinean aukera izango duzu Jaizkibeletik Iparlara joateko, Iparlatik pasatuz, Ispeguytik, Iguzki, Larrun eta Artzamendiko bidetik. Ez galdu aukera eta aprobetxatu Beorlegiko puntara heltzeko, Urtxilora edota Hostateguy eta Erebira.

Larruneko tren txikia

Larruneko kremailera motatako trenak, itsasmailatik 905 metrotara utziko zaitu, Ipar Euskal Herriko mendi punta esanguratsu honetan. Igoera izugarri disfrutatuko duzu, alboko mendiak eta hiru iturrietatik sortzen diren hiru ur-jauziak deskubrituz. Pottokak ikusiko dituzu, ardiak bere ingurugiroan, putreak zerua igarotzen...

http://www.rhune.com
Informazio gehiago

Hiru koroak

Urumea eta Bidasoa ibaien artean, 3 koroak mendikate ikusgarria dago (Aiako harria). Ederra da benetan, interes geologikoa duen harrixka honek. Euskal Herriko zaharrenetarikoa da eta benetan berezia.

Toki honek Urdarburu-Añarbe mendikatea ere jasotzen du, haritza eta pagoz betetako baso ikusgarriekin, Landarbaso kobazuloekin eta Añarbe presak sortutako lakuarekin.

Itsusiko haitzak

Euskal mendietako toki mitikoa da Itsusi. Putreak zerua libre zeharkatzen, arezko itsaslabar ederrak...

Bidarraiko mendi-hegal izugarriak ikusi ahal izango dituzu, Nafarroako lurraldeetan barrena.

Jaizkibel

Bidarte, Miarritze eta Angelutik ikusi daiteke, eta Pasaiatik, Irunetik edota Hendaiatik igo daiteke.

Bardeak

Iruñetik bidaiatxo hau egiteak pena merezi du. Bidartetik ordu ta erdira dago, eta desertuko paisai izugarriaz gozatzeko aukera emango dizu. Oinez, bizikletarekin... egitea, luxua eta betebeharra !