Les plages de la côte Basque

 

Iparraldeko kostaldea.
Bidarteko hondartzetara joateko era erraza izango duzu, ordu erdiro kanpineko atetik igarotzen den garraio zerbitzuari esker.

Miarritze ondoan dago Oyam Kanpina, behar duzun iparraldeko kanpina.
Bidarteko hondartzak, naturalenak

Hondartza Oyam Kanpinetik 1200 metrotara dago .
Kostako 5 kmtan zehar, Bidarteko 6 hondartzekin aurkituko zara (Ilbarritz, Royal Pavilion, Erretegia, Centre, Uhabia, Parlementia). Guztiek dute udako sorospen zerbitzua, eta uretako jarduera guztiak praktikan jartzeko aukera izango duzu: igeriketa, surfa, bodyboarda...

Itsaslabarren edertasunak eta hondartza basati zoragarriek liluratuko zaituzte.
...
Kostako bidea eta honek dituen 25 kilometro zoragarriak, Oyam Kanpinetik 800 metrotara hasi (Erretegia hondartzatik) eta Hendaiara arte iristen da.

Miarritzeko hondartzak

Oyam kanpina Miarritzeko hondartzetatik 5 kilometrotara dago. Miarritze Atlantikoko kostaldeko bainuetxe-egonaldi ospetsuenetarikoa da. Miarritze, surfaren hiriburua, Oyam kanpineko atean dago. Hondartzak (la Côte des Basques, la Milady, la Grande plage et la plage du Miramar) oso famatuak dira surflarientzako. Miarritzetik ibiltzen, izugarrizko paisaiak ikusiko dituzu Kostako amabirjinaren haitzetatik.

Donibane Lohitzuneko badia

Donibane Lohitzuneko badiatik kilometro gutxitara dago kokatuta Oyam Kanpina. Herri honek aukera emango dizu egunean zehar windsurfa, surfa, stand-up paddela etab. praktikatzeko.
Gauez,aldiz, eguzkia agurtu ahal izango duzu Santa Barbarako mendixka gailurretik,

Ziburu eta Sokoako

forteko ikuspegi ezin hobearekin.

Angelu

Kanpinetik autobus anezka edo kotxea hartuta, Angelu 10 kilometrotara daukazu. Hemen ere hondartza izugarriak izango dituzu, surfa eta boleibola praktikatzeko, eta nahi baduzu, hondartza batetik bestera pasatu, bizikletaz edo oinez, horretarako prestatuta dagoen ibilbide polita eginez.