Location : Orhy logela 1, gama altuko mobil home-a

 

Opor koloretsuez gozatu!

Bikoteentzat diseinatutako ostatua da. Lehen mailako materialekin egina, Orhy gama altuko mobil home-ak terraza atsegina dauka, sukaldearekin komunikatuta. Sukaldeak erraztasun guztiak ditu: Ontzi-garbigailua eta kapsulentzako kafetegia, beste osagarri batzuen artean.

Saloian atseden hartu ahal izango duzu, telebistan espainiako eta Euskal Herriko kateei begira eta Wifiarekin interneten sartzeko aukerarekin.

Bizitza-espazioa kanpinzale modernoen eskaerekin bat dator. Etxola berri honek oso argitsua da eta dekorazio modernoa dauka.

Ezaugarriak:

Logela 1: Ohe bikoitza (1) 160x200zm

Egongela – Jantokia

Sofa-ohe 1 (130+190zm) saloian. Beste logela batean bihurtu dezakezu banatzeko gortina dotore batekin.

Sukaldea: Ontzi-garbigailua, hozkailua, gasezko sukalde plaka, mikrouhina eta NESPRESSO kapsulentzako kafe-makina

Bainugela handia: Dutxa (80x80zm), lehorgailua eta armairu ugari

Klimatizagailua (hotza eta beroa)

Pantaila plasmazko telebista, espainiako eta euskal herriko kateekin.

Interneterako doako sarbidea

Segurtasun-kutxa

Estalitako kanpoko Terraza: Lorategi-altzari eta itzalkinarekin

Tamaina (ggb): 18m² + estalitako terraza

2018ko salneurriak

Informazioak

Salneurria: Salneurriaren barne daude ur, gas eta elektrizitatearen kontsumoak, ostatuaren alokairua eta aparkatzeko leku bat.

Eguneroko bizitza: Etxoletan ez erretzea eskertzen dizuegu.

Erreserbarako kuota: Gure bezeroei erreserba kuota eskainiko zaie.

Garbiketa fidantza: 70€

Ostatuaren fidantza: 200€

Egonaldiaren tasa: 0,61€ 18 urte baino gehiago duten pertsona eta egun bakoitzeko

Ekipamendu berezia:

Estalkiak eta bururdiak etxolan dituzu.

Izarak (10€ ohe bakoitzeko) eta oihalak (10€ pertsona bakoitzeko) alokatzeko aukera dituzu. Sehaska, bainuontzia eta jateko aulkia edo trona (doan). Zure egonaldia baino gutxienez astebete lehenago erreserbatzea gomendatzen dizugu.

Animaliak: Katuak eta txakurrak onartzen dira (30€ asteko uztaila eta abuztuan), txakur arriskutsu bezala identifikatuta daudenak izan ezik.

Erreserba: Behin betikoa izango da, erreserba kontratua iristen zaigunean, egonaldiaren %25eko ordainketa egindakoan, eta gure baieztapena jasotzen duzunean.

Bertan behera uzteko garantia: 2€ eguneko prezioarekin, erreserba egiteko orduan ordaintzen da. Garantia honen barne dauden arrazoiak erreserben baldintza orokorretan jasotzen dira.

Kanpoan bizitza: Ikatz-barbakoa erabiltzeko aukera duzu

* Photos et plans non contractuels

 

Choisissez vos dates :

 
 
 
 
« Retour au sommaire